Euskal Herriko Jigsaw Puzzle Txapelketa
Maiatzaren 1ean, Langileen egunean, gure elkarteko 6-8 lagun 500 piezako puzzle bana egiten saiatuko dira. Ez dakigu puzzle bera izango den edo puzzle ezberdinak. Santutxun egingo dugu Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa. Bar Berri izeneko tabernan elkartuko gara bigarren solairuan. Hona igoko ditugu argazkiak eta azken sailkapena.
On May 1st, Workers' Day, 6-8 people from our association will each try to complete a 500-piece jigsaw puzzle. We don't know if it will be the same puzzle or different puzzles. We will hold the 1st Basque Country Jigsaw Puzzle Championship in Santutxun. We will meet at the Bar Berri bar on the second floor. We will upload the photos and the final ranking here.
2025
Irailaren 20an Bilbao (Euskal Herria)
Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa (binakakoa)
Irailaren 20an Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa (binakakoa) antolatu zuen eta bertan 10 jokalarik parte hartu zuen. Speed Puzzle elkartearen kideak gara eta eurek antolatzen dituzten online txapelketetan parte hartzen saiatuko gara udazken honetatik aurrera, ea horrela den
Lehen esan bezala 10 jokalarik parte hartu zuten, eta 4 talde egin genituen. Lander eta Samuel bi bikoteren hirugarren kideak izan ziren. Bikote bakoitzak 500 piezetako puzzle bana hartu zuen eta bakoitza mahai batean jezarri zen eta puzzleak egiten hasi ziren denak. Benetan kostatzen zaigu 500 piezetako puzzleak bi ordu baino lehenago bukatzea, baina espero dugu asko praktikatu ostean azkarrago egitea. Azkenean Jesusek eta Egoitzek osatutako bikoteak irabazi zuen Euskal Herriko I. Jigsaw Puizzle Txapelketa (binakakoa). Ia bi ordu pasatu eta gero, Jesusek eta Egoitzek 317 pieza jarri zituzten. Arrate eta Daniel bigarren postuan sailkatu ziren. Hauek 317 pieza jarri zituzten. Arratek eta Danielek (hasieran Landerren laguntzarekin ere bai) 230.
Gauzak horrela, Gabonetan berriro elkartuko gara eta Banan-banako beste txapelketa bat egingo dugu 500 piezetakoak , baina oraingoan 2 ordu eta erdi izango dugu. Hona hemen azken txapelketa honen sailkapen nagusia eta argazki batzuk:
2 ordu eta gero
Sailkapen nagusia
1-Jesus Carballeira (Galizia) eta Egoitz Campo (Euskal Herria) 319 pieza
2-Daniel Barrientos (Euskal Herria) eta Arrate Elorrieta (Euskal Herria) 230 pieza *
3-Galder Etxebarria (Euskal Herria) eta Jon Proaño (Euskal Herria) 119 pieza
4-Joseba Fernández (Euskal Herria) eta Alvaro García (Euskal Herria) 60 pieza **
* Lander Campok ere parte hartu zuen Danielekin eta Arraterekin batera
** Samuel Oterok ere parte hartu zuen Joseba Fernandezekin eta Alvarorekin batera
Argazkiak
Maiatzaren 1ean Bilbao (Euskal Herria)
Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa (banan-banakoa)
Maiatzaren 1ean Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa (banan-banakoa) antolatu zuen eta bertan 8 jokalarik parte hartu zuen. Speed Puzzle elkartearen kideak gara eta eurek antolatzen dituzten online txapelketetan parte hartzen saiatuko gara uda honetatik aurrera.
7 jokalarik parte hartu zuten, baina 6 baino ez ginen hasi. Bakoitzak 500 piezetako puzzle bana hartu zuen eta bakoitza mahai batean jezarri zen eta puzzleak egiten hasi ziren Geroago Jon eta Axel etorri ziren eta eurek be lanean jarri ziren. Bi ordu pasatu eta gero inork ez zuen lortu bere puzzlea bukatzea; dena den pieza gehien jarri zituena denbora tarte horretan Egoitz izan zen. Dena den, puzzle asko egin behar ditugu oraindik puzzleak askoz azkarrago egiteko. Gure asmoa da hurrengo urrian edo azaroan Euskal Herriko I. Jigsaw Puzzle Txapelketa egitea baina orduan binaka. Hemen uzten dizkizuegu sailkapen nagusia eta argazki batzuk:
2 ordu eta gero
Sailkapen nagusia
1-Egoitz Campo 148 pieza (Euskal Herria)
2-Javier Pignoise 119 pieza (Euskal Herria)
3-Darlyn Flores 114 pieza (Euskal Herria)
4-Joseba Zubiaurre 79 pieza (Euskal Herria)
5-Maximo Kulachenok 63 pieza (Euskal Herria)
6-Lander Campo 25 pieza (Euskal Herria)
7-Jon Proaño 23 pieza (Euskal Herria)
8-Axel Pernettt 17 pieza (Kolonbia)
Argazkiak
















Comentarios
Publicar un comentario